Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/06/28 09:47:30.043 GMT+2

Zorionak, Ramon!

Munibeko gizona, mezuaren berri ematen Joan den igandea ezkero, banekien “Gau magikoak Munibeko plazan” ikuskizun polita izango zela, baina errealitateak gainditu egin zuen nire aurreikuspena. Giro berezia sortu zen Munibe plazan: gaua, argiak, musika, koreografia, dantzarien jantziak, margolanak, jendea…

Ramon Aranzabal ausartu egin zen ikuskizuna horrela planteatzen, eta asmatu egin zuen bete-betean. Ekainaren 25a ezkero han izan ginen guztiok ikusiko dugu Munibe plaza beste begi batzuekin, artistak erakutsi zigun begiradari esker.

Nahi baduzue orduko argazkiak ikusi, Flickr-en dituzue.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/06/28 09:47:30.043 GMT+2
Etiketak: ramon_aranzabal munibe_plaza gau_magikoak bergara gipuzkoa 2010 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak