Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/03/24 08:00:39.126 GMT+1

Zorionak Herriari!

Etzi, hilak 26, Herria astekariak 3.000. alea kaleratuko du. 65 urte behar izan ditu zenbaki biribil horretara iristeko, eta lan izugarria. Zenbait urtez nik ere jasotzen nuen Herria etxean, eta, irakurri ere, irakurtzen nuen, gustura, atal batzuk beste batzuk baino errazago, egia esan. Azken horien artean zeuden, adibidez, Gexan Ponttoren zutabea edo herrietako berriak.

Aurrera begira iruditzen zait Herriak berritu egin beharko lukeela diseinua: tipografia, maketa, kontrasteak, kolore egokiak…, eta baita edukiak ere, gaur egungo gazteak errazago sar daitezen astekarian. Asmatuko ahal du! Nik, behintzat, horixe nahi.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/03/24 08:00:39.126 GMT+1
Etiketak: herria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak