Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/01/28 07:55:30.720 GMT+1

Zorionak euskarazko Wikipediari!

Sareko Argia saria jaso du aurten euskarazko Wikipediak, sari inportantea, lehen aldiz aitortu baita era horretako sarietan euskarazko Wikipedia egiten ari den lana, sarean jartzea, mundu guztiaren esku, euskaraz sortzen ari garen jakintza.

Euskara, 46. hizkuntza Wikipedian
Wikipedia hizkuntza askotan argitaratzen da: 253 hizkuntzatan, tartean euskaraz. Ba, argitaratutako sarrera kopuruari begiratuz gero, euskara da 46. hizkuntza Wikipedian. Aurretik dauzka ingelesa, alemana, frantsesa, poloniera, japoniera, holandesa, italiarra, portugesa, gaztelania, katalana eta gailegoa, besteak beste. Eta atzetik, bosniera, islandiera, bretoia, georgiera, latina eta hindia, beste askoren artean. Hemen dago sailkapen osoa.

Hizkuntza
Sarrerak Wikipedian
Hiztunak
Ingelesa
2.186.431
1.800.000.000
Alemana
696.184
128.000.000
Frantsesa
611.126 350.000.000
Gaztelania
323.919 450.000.000
Katalana
100.538 9.500.000
Euskara
23.607
1.034.000
Hindia
15.763 280.000.000

Euskarazko Wikipedia 2002ko uztailean abiatu zen. Harrezkero 23.607 sarrera idatzi dira bertan, eta 637.594 aldaketa egin. Guztira 1.846 lankide daude izena emanda hor, eta horietatik 60 bat ari dira edukiak editatzen, zuzentzen eta osatzen. Administratzaile estatusa, berriz, 6 lagunek bakarrik dute. Denei, zorionik beroena!

Nork: joxe.2008/01/28 07:55:30.720 GMT+1
Etiketak: argia euskarazko_wikipedia | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Beste estatistika hau ere ondo dago:
Wikipedien zerrenda hiztun kopuruaren arabera

Hor euskara apur bat hobexeago dago. Hala ere, oraindik lan asko dago egiteko

Nork: assar.2008/01/28 10:35:31.920 GMT+1

Poztekoa da. Gure hizkuntzaren egoera kaxkarra bada ere, horrelako ekimenek bultza egiten diote, aurrera jarrai dezan. Bestalde, pozgarria da ere, Euskarak baduela bere lekua munduan jakitea. Zerrenda hhorretan agertzeak, munduan zehar egindako 'propaganda' da.

Beraz, ZORIONAK hori posible egiten duzuenoi eta segi horrela!  

Nork: Ibantxo.2008/01/28 12:41:38.450 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak