Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/04/24 10:32:00.312 GMT+2

Zinema saioak etxean

Ostiral arratsaldeetan, ahal badut, film bat ikusten dut lanetik irten eta berehala. Etxera iritsi, ogia eta txokolatea hartu, DVDa sartu, eta filma ikusten dut, etxean bakarrik nagoela. Murgildu egiten naiz, erabat, pelikulan.

Horrela, une gogoangarriak bizitzen ari naiz ostiraletan, zinea ari naiz-eta berreskuratzen. Kubrick, Forman, Coen, Marilyn… jende asko eta interesgarria ikusten ari naiz, oso film onetan.

Uste dut laneko giroak baduela zerikusirik zine zaletasun berraurkitu honekin, han jendez inguratuta bainago, zinea pasioz bizi duena. Eskerrik asko zuei.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/04/24 10:32:00.312 GMT+2
Etiketak: zinea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

... Links and tweets Tweets only Your email address (required): Topsy Retweet Button topsyWidgetPreload({ "url": "http://goiena.net/blogak/faroa/zinema-saioak-etxean", "title": "Zinema saioak etxean - Faroa", "order": "count,badge,retweet" }) Add Topsy Retweet Bu...

Erreferentzia:  Twitter Trackbacks for Zinema saioak etxean - Faroa [goiena.net] on Topsy.com 2010/04/24 11:11:32.476 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak