Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/01/13 12:18:21.260 GMT+1

Zilarbizi

Lehen aldiz irakurri nuenetik gustatzen zait zilarbizi hitza, merkurio adierazteko, nola gustatzen zaidan ostikolari, futbolista esateko. Badakit oso gutxi erabiltzen direla, ia ezer ez gaur egun, baina niri oso adierazgarriak egiten zaizkit biak.

Egun hauetan berriro etorri zait gogora zilarbizia, termometroa batetik bestera erabili behar izan dugulako etxean.

Ibon Sarasolak horrela adierazten ditu hitz horren nondik norakoak Euskara batuaren ajeak liburuan:
  • Merkurio. Ez dago hitz honen arrastorik euskal tradizioan: nik ez dut UZEIk 1983an argitaraturiko Kimika hiztegian baino lehen ikusi testu batean. Zilarbizi, aldiz, 1847az gero ez da gutxi erabili euskaraz. Batek baino gehiagok uste duenaren kontra, zilarbizi ez da garbizaleren baten fantasiak sortua: aitzitik, hori da Europan zabalduen dagoen forma: latin hizkuntzak alde batera utzirik, quicksilver dugu —mercure-rekin batera— ingelesez, eta, Quecksilber soilik alemanez, kwik(zilver) soilik nederlanderaz, kviksØlv soilik danieraz, kvicksilver soilik suedieraz; eta poloniera ztec eslabiarraren ondoan, zywe srebro… Hortaz, zein arrazoi dago, setakeriaz bestalde, zilarbizi baztertu eta merkurio bultzatzeko? (138. or.)
Zehazki hiztegian, berriz, Ibonek berak hitz biak jotzen ditu ontzat: zilarbizi eta merkurio.

Nork: joxe.2009/01/13 12:18:21.260 GMT+1
Etiketak: sarasola zilarbizi merkurio | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Begittu, kasualidadie: atzo bertan egin nutzen noixien behingo irakurraldixe Sarasolan liburuai. Erderakadak, erderaz pentsetie, Iparraldeko berbak hamen ibilli gure izetie, española... Hitzordu, norbaitekin geratu... Ondo dau.

Nork: Sergio.2009/01/13 12:21:06.473 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak