Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/09/17 10:54:10.902 GMT+2

Zertarako behar dugu Espainia?

Nik ez diot botoa eman ezker abertzaleari, baina iraindua sentitzen naiz atzo Espainiako Auzitegi Nazionalak Bateragune auziaz emandako epaiarekin. Bidegabe zigortu ditu nortzuk-eta lan gehien egin dutenak ezker abertzalea bide politiko hutsetik joan dadin, kalkulu politiko hutsaren arabera, ez baitute beste ezusteko desatseginik nahi, ikusita Bilduk zelako emaitzak izan zituen azken hauteskundeetan.

Horrelakoetan, behin eta berriro datorkit galdera bera burura: zertarako behar dugu Espainia, ez bagaitu errespetatzen eta kalte baino ez badigu egiten?

Nork: Joxe Aranzabal.2011/09/17 10:54:10.902 GMT+2
Etiketak: bateragune auzitegi_nazionala otegi | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Ados nago zurekin, Espainian kaltea besterik ez. Independentzia behar dugula uste dut, eta eztabaida independentista serioa: zazpi probintzien kontuarekin ez goaz inora, beste independentzia bat behar dugu.

Nork: Luistxo.2011/09/19 10:28:41.007 GMT+2
http://eibar.org/blogak/luistxo

Oso galdera ona, Joxe. Halandabe, gogora ekartzen deusta "Life of Brian" pelikulako pasarte hori, gogoratuko dozuna: Ekintzaile juduak batzartuta dagoz klandestinoki etxe batean, eta holako batean buruzagiak besteei galdetzen deutse, "Zer egin dabe ba erromatarrek geure alde?".

Bestela, neugaitik be, goodbye, agur, au revoir, adeu, ciao, ... Adios España! 

Nork: patxi lurra.2011/09/20 22:51:04.722 GMT+2
www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra

Errenferentziak:

...regunta su artículo: ¿Tiene algún sentido?Alguien tan reposado en sus escritos como Joxe Aranzabal ha titulado un apunte ayer con el título: Zertarako behar dugu Espainia? Es decir, ¿Para qué necesitamos a España?La viñeta su...

Erreferentzia: Esa Audiencia Nacional y sus jueces - Pedradas 2011/09/18 10:30:15.846 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak