Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/07/02 08:27:19.618 GMT+2

Zergatik adimen mapak

Orain dela gutxi, Dan Woods kazetariak artikulu bat idatzi zuen Forbes.com aldizkarian adimen mapen ahalmenaz. Horrela zioen:
  • Adimen mapa batean ideiak harrapa ditzaket  elkarrizketa batetik edo diseinu bat liburu baterako, eta ez naiz sentitzen zapuztuta edo nekatuta. Ikuspegi lineala utzita, eremu bidimentsional batean sartzeak aukera ematen dit bizkor mugitzeko, ideia bat dagokion tokian jartzeko saguaren bidez batetik bestera mugituz, xehetasun maila zabalduta edo txikituta, beharren arabera. Hau guztiau bizkorra eta erraza denez, ideia gehiago harrapatzen ditut eta bizkorrago berregituratzen. Era horretan, nire adimen mapak hobeto ispilatzen du nire ulermena. Itzultzen naizenean adimen mapa batera, berehala datorkit testuingurua, hura egiterakoan pentsatutakoa; ezer ez da galtzen. Ez dut beldurrik izaten. Adimen mapak handiak eta konplexuak izan daitezke, eta berauen sakontasuna kontrolatzeko, hedatu edo uzkurtu egiten ditut besoak. Sarri erabiltzen ditut adimen mapak antolatzeko eta aztertzeko beste inon dudan informazioa, hala nola Salesforce.com enpresan sortzen zaizkidan aukerak.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/07/02 08:27:19.618 GMT+2
Etiketak: adimen_mapak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak