Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/11/27 07:52:39.273 GMT+1

Zerbait aldatu da Mondragoen

Atzo Xabier Iturbe izan zen Arrasaten, Kutxako presidentea, eta, berrogeita bost bat minutuz, euskara hutsean hitz egin zuen Kutxa eta BBKren arteko bategiteaz, 70-80 bat lagunen aurrean, gehienak Debagoieneko enpresarioak. Orain 25 urte, Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) elkartea sortu zenean, pentsaezina zen hori gure herrian, baina atzo naturaltasun osoz gertatu zen, bai hizlariaren partetik, eta baita entzuleei zegokienez ere.

AED harro egon daiteke urte hauetan egindako lanarekin, seguru bainago atzokoa ez zela posible izango aurretik berak herrian --eta herritik kanpo-- eragindako dinamikagatik izan ez balitz. Hala ere, AEDk berak aintzat hartu beharko du gaurko egoera eta bera sortu zenekoa ez direla berdinak. Atzoko ekitaldiak horixe erakusten digu. Zorionak, eta 25. urteurren oparoa!

Nork: Joxe Aranzabal.2008/11/27 07:52:39.273 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak