Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/02/06 07:58:43.444 GMT+1

Zer moduz ipotxak?

Saridun jatorrak Abenduaren 13an Goio Aranak eta Mikel Iturriak iPod txiki bana irabazi zuten Sustaturen 5. urteurreneko jaian, Mondragoen. Egun hartan pozik bai pozik abiatu ziren etxera, ezusteko opariarekin, nola etxeratu baitzen kontent Mikel Alvarez, hura ere iPod handi batekin poltsikoan. Baina zer moduz joan zaizue ipotxekin lagunak? Erabiltzen duzue? Aldatu egin dizue musika entzuteko modua?

Nork: Joxe Aranzabal.2007/02/06 07:58:43.444 GMT+1
Etiketak: ipod iturri sustatu5 goio | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Goiok eskuan duena zer da, iPotxa ala didgeridoo bat?

Nork: Luistxo.2007/02/06 08:28:13.373 GMT+1
http://www.sustatu.com/5urte

Ba, ni oso gustura nabil Ipotxarekin... orain arte sekula ez dut paseatu izan musika entzun ahala eta orain askotan.

Arazo bat aurkitu diot... behin norberaren musika sartuta Ipotxean ezin da musika hori beste ordenadore batera pasatu (hangoarekin ordezkatu zure musika bai, baina, kontrakorik ezin), hau da, ez du  informazioa batetik bestera pasatzeko balio (edo nik behintzen ez diot horretarako biderik aurkitu) eta beraz, zure musika ezin duzu beste batzurekin partekatku. Bestela? tremendo!

Kañabera zati luze hori han zegoen lore artean... eta, ezin zaborrerako utzi; orain, sukaldeko ezkiña baten dago. Diogenes sindromea?

Nork: Goio A..2007/02/06 09:21:32.194 GMT+1

Aurten Olentzero jator portatu da eta 30GBko Ipod bat ekarri dit. Sekulako inbentoa! Mp3ari kariño itzela nion, baina Ipod-aren kalitatea oso ona da. Oso gustora katxarroarekin!

Nork: Nahikari.2007/02/06 11:46:59.820 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/begietatik

Niri autoan musika entzuteko modua aldatu dit. Ipotxeko musika entzuten dut autoan, Mp3ko musika kasetaren bitartez entzuteko aparailuaren bitartez. Orain lehen baino gehiago gozatzen dut gidatzean.

Nork: Ijito.2007/02/06 15:32:46.752 GMT+1

Aupa:

Iturrik lapurtu dio didgeridoo-a Goiori eta horretan dabil.

Lotsatuta aitortu behar dut oraindik ez dudala piztu.

Enpin... hiru gure aita eta 2007-2008an "Euskal Kulturaren Transmisio"ari buruzko graduondokoa.

Nork: iturri.2007/02/06 22:23:02.795 GMT+1

Harrigarria bada ere, izunak jarrri nahi ditu Carl Krueger  senadoreak  NY-en ipotxa entzuten  kalean oinez edo saltaka ibiltzeagatik ! Uffa, ba pentsa kotxean ...

Nork: Eneko.2007/02/12 01:09:44.201 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/prospektiba/eu

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak