Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/11/05 07:45:08.457 GMT+1

Zer ikasi Obamaren kanpainatik

Chris O´Brien kazetaria zur eta lur geratu zen jakin zuenean Obamaren taldeak erabiliko zituela bideo jokorik arrakastatsuenak  bere kanpainaren publizitatea egiteko. Hori zela-eta, artikulu bat idatzi zuen IdeaLab blogean: Erredakzio taldeek zer ikas dezaketen Obamaren kanpainatik. Hona hemen zati bat, gutxi gorabehera itzulita:

“Zer harreman dute bideo jokoek eta erredakzio taldeek? Argi dago azken urte honetan Obamaren kanpainak oso ondo ulertu duela bere komunitateak zelan bilatu eta kontsumitzen duen informazioa, hainbat plataforma erabilita. Obamak denak eman ditu ontzat, eta moldatu egin du bere mezua jendeak plataforma horiek darabiltzan erara.

“Ikasgai garrantzitsu bat da, erredakzio talde guztiek ikasi beharrekoa. Iaz The Next Newsroom Project egitasmorako egindako ikerketan sei printzipio antzeman genituen erredakzio taldeek bere egin beharrekoak. Horietako batek eskatzen die ontzat hartzea plataforma guztiak. Ez da nahikoa esatea, "Eh, lehendabizi sarean egon nahi dugu". Horren ordez, pentsatu zelan erabili plataforma guztiak modu bertsuan: sakelako telefonoak, sarea, papera, irratia eta telebista. Eta prest egon esperimentatzeko ager daitezkeen beste batzuekin, bideo jokoak barne.

“Ezinbestekoa da erredakzio taldeek ulertzea beren komunitateak, non dauden, zelan eskuratzen dituzten albisteak eta informazioa, eta berau zelan kontsumitzen duten era guzti horietan”.

IdeaLab.http://www.pbs.org/idealab/2008/10/is-barack-obama-the-newsroom-o.html

Nork: Joxe Aranzabal.2008/11/05 07:45:08.457 GMT+1
Etiketak: idealab o’brien obama | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak