Berria egunkariak urteak daramatza gu nahasten, energia kontuetan ez baitu garbi adierazten zer garestitzen edo merkatzen den, petrolioa ala upelak. Batzuetan gauza bat esaten du; bestetan, beste bat. Gaur, ostera, biak batera.Azaleko izenburuan gauza bat diosku:
- “Ekoizpena jaitsi arren, uztailetik 110 dolar inguru jaitsi da Brent petrolio upela”
- “Petrolioa, merke-merke”

Erantzunak
Baina begiratzen hasi eta duda egin dut. Nola idatzi behar da unitate hau? Zeren titularrean aipatzen dena petrolio kopurua neurtzeko unitate bat da. Interneten begiratuta erreferentzia gehienetan honela idatzita aurkitu dut:
- Brent upela: zuk diozunaren arabera upela Brent idatzi beharko litzateke, eta ez dut inon ere horrela aurkitu, ez Wikipedian, ez Berrian eta ez Eusko Jaurlaritzako zenbait orritan. Nola behar duen? ba ez dakit.
Hala ere hau onartzen bada, zuk aipatzen duzun titularreko Brent petrolio upela ondo dago nire ustez, zeren 'Brent' erabiltzen denean 'Brent petrolioa' laburtzeko erabiltzen da, zein petrolio mota den esateko.Bueno, ez naiz euskaran aditua edo filologoa, baina ekonomiarekin eta unitateekin ikustekoa duten kontuak interesatzen zaizkit. Erdaraz ikasi nituen asko, eta hauek euskaraz nola esaten diren jakitea gustoko dut. Norbaitek argibide gehiago ematerik izango balu eskertuko nuke.
Ondo izan
Nork: birasuegi.2008/12/26 23:04:07.457 GMT+1