Bilakaera mantsoa
Euskal blogosferak hiru aldi izan ditu nagusiak, azkenekoa izan ezik, hazkunde motelekoak.
- Sustatu. Bi urte eta erdiz, Sustatu izan zen ia blog bakarra euskal blogosferan. Berau izan zen, gainera, blogari askoren eskola eta lantegia. Hor ikasi genuen askok zelan idatzi blog batean.
- Blog komunitateak. Alboan utzita Sarean.com eta beste banaka batzuen esperientziak blog pertsonal moduan, hurrengo mugimendu esanguratsua izan zen blog komunitateena. Une horretara iritsita, hainbat blogari taldetan antolatu ziren, eta horien barruan hasi ziren blog pertsonalak ateratzen. Eibar.org (gaur egun, 23 blog) izan zen lehena blog komunitate bat sortzen, 2004ko uztailean sortu baitzen. 2005eko otsailean etorri zen Goiena.net (58 blog pertsonal eta 65 komertzial). Eta atzetik, Uztarria.com (23 blog) eta Berria egunkariak sortua (18 blog), besteak beste. Ahaztu barik, noski, bai EHUn eta baita Deustuko Unibertsitatean sortu diren blog taldeak, hainbat irakasleren inguruan. Blog komunitateak ere gune paregabeak izan dira euskal blogariak prestatzeko, baina ez dute blogintza masiboa bihurtu, blog komunitateen garaian blogak hamarrekotan sortu baitziren.
- Blog plataformak. Horiek ekarri zuten aldaketa handia, berauek erabilita edonork sor baitzezakeen blog bat, horretarako bat ere ikastarorik egin gabe. Blogari.net izan zen aitzindaria, 2006ko martxoan agertu baitzen. Gaur egun Blogari.net-en daude 2.435 blog. Bigarrena izan zen Blogak.com, zeinek gaur egun dituen 1.200 blog. Eta hirugarrena, nik dakidala, Mundua.com etorri zen, eta horrek ditu 250 blog oraintxe bertan. Ikusten duzue, hortaz, hirugarren aldi honetan blogak ehunekotan sortu direla.
Mila esker Iban Arantzabal, Josu Azpillaga, Gorka Julio eta Aitor Ortuondori, beren plataformei dagozkien datuak emateagatik.

Erantzunak
Nork: Mikel.2007/06/28 08:38:29.102 GMT+2
Dena den, kantitatea baino garrantzitsuagoa da kalitatea. Zer iritzi duzu euskal blogen kalitateaz, Joxe?
Nork: ibai.2007/06/28 08:59:47.016 GMT+2
Nork: xabier.2007/06/28 12:46:53.148 GMT+2
Nork: egizu.2007/06/28 14:00:43.130 GMT+2
http://www.blogari.net/egizu
Esaldi hori aparteko puntu bezala utziko nuke, lehenengo bien artean. Garai hartan kasik euskarazko blog guztiak kontrola zitezkeen eta sustatuk orduko blogosfera ñimiñoaren isla erakusten zuen. Euskarazko blogekiko kezka azaldu zenean adibidez eskuekin konta zitezkeen euskara hutsezko blogak.
Kontua da azken finean, hasiera eman zitzaiela norbanako ekimenei.
Denbora batez —blog plataformak azaldu arte akaso—, blog berrien sorkuntzak aparteko gertaera zirudien eta sustatun iragartzen ziren asko (sarean.com, telezaborra, ...).
Nork: Julen.2007/06/28 14:10:54.949 GMT+2
Nork: David.2007/06/28 15:12:29.265 GMT+2
http://blog.ketari.com
- Blogari asko dabil, bai, hortik zehar, Blogger bezalako plataformetan. Zaila da, ordea, jakitea zenbat zehatz-mehatz. Horregatik gehitu ditut 450 blog, horiek gogoan nituelako.
- Kalitatea garrantzitsua da, bai horixe. Hala ere, hori beste kontu bat da, eta azterketa sakona eskatzen du ganoraz erantzuteak. Ez nuke huts handirik egingo esango banu gurean ere denetik aurki daitekeela: blog oso onak, onak, ez hain onak eta eskasak.
- Astia ez ezik, abilidadea ere behar da Google Blog Search ganoraz erabiltzeko, eta beldur naiz oraindik ez bata eta ez bestea ez ditudala nahiko.
- Arrazoia, Blogari.net 2005ean sortu zen, errata bat izan da.
- Ados nago Julenekin: Sarean.com eta beste blog pertsonal zenbaitek beste aldi bat markatzen dute, blog komunitateak iritsi aurrekoa. Testua berridazten dudanean, horrela jarriko dut.
- Eskerrik asko, David, Nireblog plataformaren datuak emateagatik. Pozten naiz, gainera, zuen plataforma hain indartsu ikusita.
- Beraz, zuen ekarpenei esker, gehitu ditut zerrenda honetan Baleike blog komunitatea eta Nireblog plataforma. Denak kontuan hartuta, irteten zait 4.670 blog, aintzat hartu barik Blogger, Wordpress eta beste plataformetan dabiltzanak. Horiei 500 ematen badiegu, izango dira 5.170 blog. Horiei aplikatuz gero Sifry-ren araua, geratuko lirateke 2.860 blog inguru, euskaraz bizirik.
Oraingoz, hau da lor dezakedan kopururik zehatzena. Eskerrik asko, berriro ere, zuen iradokizunengatik. Ondo segi.
Nork: Joxe Aranzabal.2007/06/28 19:39:47.307 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/faroa
Nork: xiber.2007/06/29 10:22:27.792 GMT+2
Nork: Jabi.2007/07/03 10:35:18.721 GMT+2
http://www.sarean.com
Ausartuko al da inor euskarazko blogen eguneko irakurle kopurua zein den kalkulatzen?
Atera al daiteke batezbestekoa eta blog kopuruarekin biderkatu?
Erreferentziak beharko ditugu, noski:
- Jadanik hilda dagoen blog xume honena, hau: 4 hilabetez, 1000 bisitari inguru, batez beste egunean 8 irakurle.
- Erabili-k, 2006ko urtarrilean, eguneko 1385 irakurle izan zituen.
Euskarazko blogen eguneko irakurle kopurua = 2860 * (?)Nork: dENiS.2007/07/23 12:18:46.177 GMT+2
http://www.blogak.com/zubieta2007
Nork: Joxe Aranzabal.2007/07/23 12:33:19.381 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/faroa
http://zakarrikez.nireblog.com/
Nork: Zach Harrikezekarri.2009/11/12 20:22:54.459 GMT+1
Nork: hitz setatuak.2010/02/03 22:27:28.756 GMT+1
www.oartola.wordpress.com
Nork: Joxe Aranzabal.2010/02/04 14:00:15.095 GMT+1
http://eusko.blogspot.com
Nork: Asier.2010/08/06 10:47:15.835 GMT+2
http://eusko.blogspot.com