Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/06/18 08:00:51.046 GMT+2

Zelan sustatu arte ekitaldi bat sarean

Aurreko batean adimen mapa hau eraman nuen ikasgelara, eta 1. mailako ikasleei erakutsi nien, Komunikaziokoei, ikus zezaten adibide bat, zelakoa izan daitekeen Community manager baten lana. Bertan erakusten da zelako estrategia antolatu dugun Ramon Aranzabal pintorearen ekitaldi bat, “Gau magikoak Munibeko plazan”, sarean sustatzeko.

Aplikazio asko erabili ditugu helburu hori lortu eta Ramonen nortasun digitala lantzeko, denak Web 2.0 erakoak, eta beste zenbait, aplikazioak elkarren artean lotzeko. Hilabete eta erdi izan dugu proiektua lantzeko, eta, oraingoz, emaitzak onak izan dira.

Ikasleak harrituta geratu ziren zenbat lan eskatzen duen horrelako estrategiak antolatzea, planifikazioa eta asmoak gauzatzea, baina nago adibideak lagundu ziela sareko lanak hobeto ulertzen.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/06/18 08:00:51.046 GMT+2
Etiketak: munibe_plaza mqp gau_magikoak radio_euskadi bergara performance ramon_aranzabal | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak