- Kontu bat egin egitasmo horretan; ez du balio Amazonen kontu bat izateak. Amerikarra ez izanda ere, egin daiteke.
- Behin kontu bat eginda Kindle Publishing egitasmoan, bidali behar zaio Amazoni ondoko informazioa: blogaren RSS feeda, azalpen bat, pantaila argazki bat, eta xehetasun gehiago. Amazonek onartzen badu, zure blogaren edukiak prest izango dira Kindlen, baten batek nahi badu euretara harpidetu.
- Diruak. Amazonek erabakiko du, ez zuk, zenbat kobratu zure blogaren harpidetzagatik: blog gehienengatik 0,99 edo 1,99 dolar kobratuko du hileko, eta irabazien %70 beretzat izango dira. Alegia, Amazonek kobratzen badu 0,99 dolar zure blogaren harpidetzagatik, eta lortzen badituzu 1.000 harpidedun,hilean irabaziko dituzu 297 dolar. Gainerakoa Amazonen sakelara joango da. Bestalde, Amazonek ez du asmorik blogak doan jartzeko irakurgai.
2009/05/14 10:37:56.004 GMT+2
Zelan argitaratu zure bloga Kindlen
Amazonek Kindle Publishing
for Blogs egitasmoa kaleratu berri du. Horren bidez, edozeinek jar
dezake bere bloga irakurgai Kindle irakurgailu digitalean. Horretarako,
hainbat pauso egin behar dira:
Nork: Joxe Aranzabal.2009/05/14 10:37:56.004 GMT+2
Etiketak:
kindle
blogak
amazon
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat