Euskara, katalana eta gaelikoa hizkuntza gutxituak badira, halakoxea da zeinuen hizkuntza, gorrek darabiltena. Horixe irakurri dut Minority Language Media liburuko artikulu batean, “Signs of Change: Sign Language and Televisual Media in the UK/Aldaketa seinaleak: zeinuen hizkuntza eta telebista Erresuma Batuan”.
Artikulua oso interesgarria iruditu zait, eta berehala pentsatu dut guk zer egiten dugun geure arteko gormutuek ere jaso dezaten informazioa behar duten moduan. Ezer asko ez. Eusko Legebiltzarrean eztabaida potoloren bat dagoenean, orduan jartzen dira interpretari batzuk itzultzen politikarien hitzak, eta kito, esango nuke.
Karrera amaierako proiektu interesgarria izango litzateke aztertzea zertan diren Euskal Herriko gormutuen komunikazio premiak, ondoren hainbat irtenbide eskaintzeko.
2007/10/30 07:46:36.016 GMT+1
Zeinuen hizkuntza ere hizkuntza gutxitua da
Nork: Joxe Aranzabal.2007/10/30 07:46:36.016 GMT+1
Etiketak:
gorrak
minority_language
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Nork: Luistxo.2007/10/30 17:19:20.303 GMT+1
http://eibar.org/blogak/luistxo
Nork: Joxe Aranzabal.2007/10/31 19:28:49.803 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/faroa
Kategoria batekoak dira ahots bidezko hizkuntzak, eta beste batekoak zeinuenak. Ez dute lotura linguistikorik.
Nork: luistxo.2007/11/06 08:15:19.052 GMT+1
http://eibar.org/blogak/luistxo
Nork: Joxe Aranzabal.2007/11/06 11:55:34.360 GMT+1