Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/07/27 11:00:52.255 GMT+2

Zazpi urte transplantea egin zidatenetik

Gaurko egunez, orain zazpi urte, hezur-muineko transplantea egin zidaten Santanderren, Valdecilla Ospitalean. Bego emaztea beiraren bestaldean zela, Fatima arrebak emandako hezur-muina sartu zidaten, minbizia osatzeko helburuarekin.

Zorionez, dena ondo joan zen, eta orain hemen gaude, kriskitinak baino alaiago, oporretan gainera. Carpe diem.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/07/27 11:00:52.255 GMT+2
Etiketak: valdecilla minbizia transplantea santander urteurrena | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Aupale, Aranzabal jauna.

Arin doa denbora, eh?

Ondo pasa oporrak. Niri oraindik hau eta beste bi aste falta zaizkit.




Nork: iturri.2010/07/27 23:19:22.714 GMT+2
http://eibar.org/blogak/iturri

Eskerrik asko, Mikel! Zuk ere, eutsi goiari, gutxi falta zaizu-eta. Besarkada bat.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/07/28 22:47:58.496 GMT+2

Eskerrik asko, Mikel! Zuk ere, eutsi goiari, gutxi falta zaizu-eta. Besarkada bat.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/07/28 22:48:02.328 GMT+2

Aupa Osaba,

Gogoan ditut oraindik, pasatako egun luze haiek, erlojuaren orratzak bazirudien ez zeula bueltarik ematen. Zure indar eta denon laguntzarekin, gaur Lanzaroten aldean zaude, oporretan gainera, tinko!.

Durango aldetik, besarkada handi bat.

Maite zaitugu,

Jontxu eta Zanna.

Nork: Jontxu.2010/07/29 14:59:18.149 GMT+2

Mila esker, Jon. Beti sentitu izan dut senideen berotasuna, orain bezala. Zuek ere, ondo-ondo ibili. Besarkada bat bioi. Eta ea zure hanka lehenbailehen osatzen den. Bitartean, hartu atsedena.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/07/29 18:30:44.258 GMT+2

Errenferentziak:

...oiena.net/blogak/faroa/zazpi-urte-transplantea-egin-zidatenetik?infonly=1&sort_method=influence"> 1 Influential Zazpi urte transplantea egin zidatenetik - Faroa goiena.net/blogak/far...

Erreferentzia:  Twitter Trackbacks for Zazpi urte transplantea egin zidatenetik - Faroa [goiena.net] on Topsy.com 2010/07/27 11:58:25.898 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak