Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/05/09 07:05:35.723 GMT+2

Xabi Paya

Xabi Paya aldibereko itzulpena egiten Atzo komunikatzaile peto bat ikusi nuen: Xabi Paya bertsolari, itzultzaile eta irakaslea. HUHEZIko Literatura Astean izan zen, Andoni Egaña eta Onintza Enbeitarekin batera, frogatu guran euskara ez dakitenek ere goza dezaketela bertsolaritzaz, itzulpenari esker.

Hori frogatzeko, irakasle, zeremonia maisu, itzultzaile eta bertsolari lanak egin zituen, eta denetan bikain aritu zen. Atentzioa ematen du zer gazte den, eta zelako heldutasuna duen. Komunikazioaren fenomeno bat iruditu zitzaidan.

Nork: Joxe Aranzabal.2007/05/09 07:05:35.723 GMT+2
Etiketak: huhezi egaña eskoriatza mu enbeita xabipaya | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Eta Xabi Paya pertsona. Ze handia den! ze maitagarria, ze bihotz onekoa. Eskuzabala. Jatorra.

Xabi Paya anaia. Frediren anaia txikia da, eta Xabik zelan maite duen Fredi ikusi dut azken urteotan, eta flipatu egin dut. Anaia handiari, zaharrari horrenbesteko mirespena dion anai txiki artistarik ez dut ezagutu aspaldion.

Eta Xabi Paya neba. Itxasoren maisu, akuilulari izatetik, bertso kide izatera pasatu da oso denbora gutxian.

Eta Xabi Paya bertsotan. Kantuan. Hizlari. Itzultzaile. Juergista. Badago Xabi Paya militantea ere. Eta Xabi Paya blogaria.

Bizkaiko txapela daroan lekura, harro gaude bere jarraitzaile garen Bizkaiko bertsozaleok.

Nork: patxi gaztelumendi.2007/05/09 16:43:38.707 GMT+2
http://www.gaztelumendi.org

Xabi Paya bertso-irakaslea: Inazio, Maddalen, Imanol, Andutz eta Antxon toreatzen dituena asteazkenero, 14 urteko gazte bat bihurtuz beraien munduan sartzeko.

Xabi Paya afari-laguna: Hain lanpetuta bizi da, ezinezkoa dela kafe bat hartzea. Afaria izaten da azken aukera!

Eta niretzat garrantzitsuena, Xabi Paya laguna: Entzuten dakiena, aholkuak ematen dituena eta noizean behin bronkaren bat botatzen duena, bihotz onez.

 

Nork: Nahikari.2007/05/10 02:40:50.330 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/begietatik

Eta Xabi Paya galiarra, jantzi horrekin Obelix ematen du eta...

Nork: Paxka.2007/05/10 10:07:04.350 GMT+2

Eskerrik asko, lagunak. Konturatzen naiz Xabik arrasto sakona utzi duela zuengan. Zerbaitengatik izango da.

Nork: Joxe Aranzabal.2007/05/10 13:45:39.915 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak