Larunbat iluntzean euskarazko Wikipedian eman nuen izena. 1.503. lankidea naiz. Orain ondo irakurri behar ditut zenbait atal, hala nola, zelan lagundu, zelan idatzi, etab. Izan ere, aurten erabaki dut euskarazko Wikipedia erabiltzea nire ikasleekin, Idazkuntza Digitala ikasgaiaren barruan, batez ere praktika moduan.
Orain arte asko erabili dut Wikipedia, batez ere ingelesezkoa kontsultatzeko, baina inoiz ez naiz ausartu bertan ezer idaztera, zelanbaiteko beldur batek-edo jota. Hemendik aurrera, espero dut nik ere zerbait egin ahal izatea proiektu horren alde, neure ikasleekin batera.
2007/10/05 07:35:04.969 GMT+2
Wikipedian eman dut izena
Nork: Joxe Aranzabal.2007/10/05 07:35:04.969 GMT+2
Etiketak:
euskara
wikipedia
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Nork: Josu.2007/10/05 16:28:06.628 GMT+2
http://www.blogak.com/josu
Nork: Joxe Aranzabal.2007/10/06 18:39:35.902 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/faroa
Ondo etorri, Joxe!
Zeu bezalakoak Wikipedian ibiltzea albiste ona baino ezin da izan. Oso albiste ona. Euskarazko Wikipedia aurrera doia baina apurka-apurka, eta gauza asko egin barik dagoz oraindino.
Hori bai, kontuz ibili: Sartuz gero, bizioak harrapatuko zaitu, zinezko menpekotasuna sortzen baitu,...
Nork: patxi lurra.2007/10/07 21:33:32.875 GMT+2
www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra