Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/09/25 08:51:19.532 GMT+2

Welcome back!

Atzo lehendabizikoz, eskola eman nuen ingelesez. Nire aurrean 30 ikasle inguru, denak euskaldunak, eta beste bi Erasmus egitasmokoak, Herberehetatik etorritakoak. Gaia: Digital Journalism, kazetaritza digitala. Ikasgelan sartu aurretik, beldur nintzan nigatik --mailarik emango ote nuen--, eta ikasleengatik --eurek ere maila nahikorik izango ote zuten. Baina pozik irten nintzen emaitzarekin.

Hasierako barreen ostean --neska-mutil gehienak ikasle izan nituen iaz Web 2.0 irakasgaian, eta bitxia egiten zitzaien niri ingelesez entzutea--, arretaz hasi ziren entzuten eta erantzuten. Tarte batean, geure burua aurkeztu genuen banan-banan, Erasmus ikasleek hasita. Ikusi behar zenuten zelako arretaz entzun zituzten gure ikasleek haiek esandako hitzak. Ondoren baina, gure ikasleek ere ganoraz aurkeztu zuten beren burua. Gogo handia zuten, antza, lehenbailehen adiskidetzeko Erasmus ikasleekin, eta uste dut lortu zutela.

Behin azalpenak entzunda, ikastaroaren nondik-norakoak, denak jarri ziren lanean atzo hementxe bertan iragarritako ariketan. Oraindik ere, deitzen nautenean zalantzaren bat argitzeko, zenbaiti euskaraz hitz egitea irteten zaio, baina, oro har, gogo onez hartu zuten gure unibertsitatearen konpromisoa irakaskuntza hiru hizkuntzatan egiteko: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/09/25 08:51:19.532 GMT+2
Etiketak: mu huhezi ingelesa erasmus | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak