Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/11/13 09:40:07.061 GMT+1

Vatikanoa, berriz noraezean

Obamaren taldeak jakinarazi zuenean presidente kargua hartu bezain laster Obamak atzera botako zituela Bush-en zenbait erabaki, hala nola diru publikoa ez ematea zelula amen ikerkuntzari, Vatikanoa berriro atera da plazara esanez "zelula amek ez dutela ezertarako balio", eta ez dela komeni ikerkuntza bultzatzea alor horretan.

Ni, berriz, oso pozik nago Obamaren erabakiarekin, horrek itxaropena ekarriko digulako gaixotasun larriak ditugun edo izan ditugun askori. Nire ustez, zelula amen gaineko ikerkuntzak biziak salbatuko ditu, eta gaixo askoren egoera hobetuko du. Horri hesiak jarri nahi izatearekin, Vatikanoa orpoz orpo doa AEBetako fundamentalistekin, Bush-ek agintean jarri zituen horiekin.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/11/13 09:40:07.061 GMT+1
Etiketak: aeb vatikanoa obama | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak