Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/07/31 19:25:01.236 GMT+2

Vancouver, hiri garestia

Capilano Bridge: hasi da abentura Eskerrak ez dugula ordaintzen ostatua, bestela Vancouver hiri garestia da: garraio publikoa garestia da, eta jakiak ere halakoxeak dira. Zer esanik ez ikuskizunak, hirian zehar daudenak.

Ostegunean, adibidez, Capilano bridge bisitatu genuen Ipar Vancouverren, zubi zitzinlikatua, arroila bat lotzen duena. 28 dolar kobratu ziguten bakoitzari. Han geratuz gero bazkaltzen edo zerbait jaten, hirian baino dezente garestiagoa zen dena.

Hala ere, gustura ibili ginen Capilanoko zubi inguruan. Zuhaitzez zuhaitz ere ibili ginen, zubi zintzilikatuetan zehar, basoa beste modu batean ikusten. Ordubete-edo egin genuen bertan, eta, ospa egin genuen Ipar Vancouverko merkatura, bertan bazkaltzera.

Lehen asteko argazki guztiak, Flickr-en dituzue, Capilano inguruan ateratakoak barne.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/07/31 19:25:01.236 GMT+2
Etiketak: capilano vancouver | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak