A las ocho en el Bule. Facebook, ordea, edo Internet bera, ez bide dira leku egokiak lagunarterako. Horixe esan zigun joan den ostiralean Xabier Silveirak Garan idatzitako artikulu batean.
Bakoitzak bere zoroa bizi du-eta, Xabier Silveirak berea papereratu du: Internet militarrek asmatu zuten eta txakur festa da gaur egun —alegia, poliziaz josita dago—, bertan jende piloa ari baita gu zelatatzen, denok kontrolatu guran. Areago, SGAEren zortzikoan oraingoan: “Sortzaileen eskubideak izan edo izan kazetarien lana, doan edo merkeago erostearen uste faltsuan gure herriari min ikaragarria egiten ari gatzaizkio”.
Betiko kaka zaharra, kasu honetan zelofan anti-stablishment batez jantzita, zertarako eta beldurra eta kontzientzia txarra zabaltzeko sarea eta eskuko telefonoa erabili nahi ditugunon artean. Anglosaxoiek badute izen bat horretarako: FUD
(Fear, uncertainty, and doubt / Beldurra, ziurgabetasuna eta zalantza),
eta erabiltzen da marketinean, produktu baten inguruan hiru ezaugarri
horiek zabaltzeko.
Txirrita ez zen eskolatua izango, baina iruditzen zait hura zuzenago ibili zela bere garaiko aldaketa teknologikoak ulertzeko orduan.
2010/02/22 08:00:46.969 GMT+1
Vade retro, Internet!
Nork: Joxe Aranzabal.2010/02/22 08:00:46.969 GMT+1
Etiketak:
ludismoa
gara
facebook
neoludismoa
silveira
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
...oa/20100219/183841/eu/Facebook">ez du izango ziurrenik&8230; Fredik gerizpetatik ibiltzea gomendatzen digu facebooken bertan, eta Joxeri FUD bat iruditzen zaio guzti hau. Eztabaida badagoenez&8230; nik be parte hartu gura dut. Sare...
Erreferentzia: Suagaz olgetan | gaztelumendi.org 2010/02/22 11:33:19.390 GMT+1

Erantzunak
Silveiraren artikulua irakurri dut eta ez nago batere ados. Esaten duena baino dexentez gehiago da internet. "Militarrek asmatu dutela" esatea bere kontra egiteko, oso ikuspegi motza dela dela iruditzen zait. Orain dela 20 urte baino kontrolatuago bizi garela? Seguru. Dena den, garai hauetan internetak gauza on pila bat (txarrak baino gehiago) ekarri duela erreibindikatzen ibiltzea tristea da gero.
Nork: Aitor.2010/02/22 09:10:12.496 GMT+1
Nork: .2010/02/23 10:50:50.758 GMT+1