Orduan bezala, orain ere uste izatekoa da eragin sakona izango duela beste egunkari handien edizio digitaletan, egin dituen aldaketak esanguratsuak izan dira-eta. Edizio berrituak aukera eskaintzen du sare sozialak egiteko eta azpimarratu egiten ditu irakurleen iruzkinak eta elkarlana.
Aldaketak
Aurrerantzean, irakurleak hau guztiau egingo du egunkari berrituan, nahi izanez gero:
- Eskaneatu beste albiste batzuk zuzenean USAToday.com-en.
- Ikusi zelan irakurleak ari diren erantzuten albisteei.
- Gomendatu albisteak eta iradokizunak beste irakurle batzuei.
- Iruzkinak egin zuzenean albisteetan.
- Parte hartu eztabaida foroetan.
- Idatzi film edo musika kritikak.
- Argazkiak bidali.
- Hobeto komunikatu egunkariko langileekin.
Egunkariko arduradunek garbi izan dute zer bilatzen zuten aldaketa horiekin:
- Guk gura dugu irakurleek arin eta erraz uler dezaten mundua euren inguruan, eta horretarako, eskaintzen diegu eguneko albisteen panorama zabalagoa eta konektatzen ditugu beste irakurle batzuekin, eurok laguntzeko aldi berean hobeto ulertzen gertaerak.

Erantzunak
Papera eta sarea uztartze horretan, berria da gurean, eta gainera euskaraz izango da.
Gutxi berba egin dugu horretaz blogosferan, ezta?
Horretan -teknologia berriak, egunkariak..- aditu zaitugunez... gustura irakurriko nituzke zure berbak.
Nork: patxi gaztelumendi.2007/03/16 09:01:56.811 GMT+1
http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi