Oñatik paraje ederrak dauzka, tartean Zañartu ingurukoak, San Pedro auzoan. Eta han, Usako da bereziki ederra, Oñatiko bainauleku eta atsedenleku aspaldikoa.Atzo arratsaldean Zañartura joan ginen paseatzera, eta aprobetxatu genuen, aspaldiko partez, Usako ere bisitatzeko, txikitan noiz edo behin joanda baiginen hara bizikletaz —balentria izugarria garai hartarako, Arrasatetik San Prudentzio baino urrutiago joaten ohituta ez geunden gaztetxoentzat—. Berriro ere, prendatuta geratu ginen lekuaren edertasunaz. Bertara doanak mahasti ederrak ikusiko ditu, eta baita Juan Zelaia fundazioaren egoitza, oraindik amaitu barik.

Erantzunak
Ze politxa!
Eta gaur egun bainatu leike edo oso zikin dau ura? :-)
Nork: Jon.2011/08/16 18:18:32.296 GMT+2
Nork: Joxe Aranzabal.2011/08/17 19:22:27.437 GMT+2