Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/01/01 23:04:31.152 GMT+1

Urteberri on!

Gabon Zaharreko afarian, Oñatin Oraingoan onik iritsi gara 2010era, bai Gabon Zaharreko afaria eta baita Urteberriko bazkaria patxadaz igarota, ezelango eragozpenik barik. Atzo Oñatin izan ginen, Pikupe elkartean, hantxe izan baikenuen Gabon Zaharreko afaria. Gaur, berriz, Esteñibarren izan gara, Gazeta auzoan, Elorrion. Bietan giro ona eta jateko aparta izan dugu.

Bien artean baina, Urteberriko kontzertua ikusi dut, Vienakoa. Bigarren zatiarekin batera, dokumental bat ikusi dut, zelan antolatzen den kontzertu hori. Biak gozatzeko modukoak. Orain etxean, lasai-lasai. Urteberri on denoi! (Argazkia: Juan Bautista Aranzabal) Egunkaria libre!

Nork: Joxe Aranzabal.2010/01/01 23:04:31.152 GMT+1
Etiketak: gabonzahar gabonak 2009 oñati | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak