Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/10/06 07:58:15.083 GMT+2

UPSN

Abisatu zigun Aurelio Arteta irakasleak El País egunkarian: disparate hutsa da esatea “biolentziarik ezean, proiektu politiko guztiak direla zilegi”. Premonizio kutsua hartu nion orduan esaldiari, eta Twitter-en aipatu nuen.

Geroago, berriz, Miguel Sanzek adierazi zuen NaBai eta Ezker Batua epelegiak zirela terrorismoa bere osoan kondenatzeko orduan. Hori dela-eta, hordagoa jo zien Nafarroako sozialistei, hauts zitzatela harremanak NaBairekin, eta orain, atzo, halaxe gertatu da. PSNk amore eman eta apurtu egin du NaBairekin.

Nafarroan zer gertatzen ari den ikusita, badirudi transbertsalitatea ere beste disparate bat dela, hauteskunde kanpainetan erabiltzen diren lelo txoro horietako bat. Buruan garaipen militarra besterik ez duenak uste du
garaia dela, ETAren ahultasun erabatekoa baliatuta, abertzale guztiak erabat zokoratzeko, biolentzia babestu ala ez. Zenbait hedabidek "iraultza lasaia" esaten diote horri.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/10/06 07:58:15.083 GMT+2
Etiketak: upn upsn arteta psn | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak