Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/07/10 08:55:06.345 GMT+2

Udan, Vancouverrera

Udako opor hauetan Vancouverrera joango gara, Kanadara, han pare bat aste pasatzera. Gazteagoak ginenean, 1982an hasita, urtebete eta erdi egin genuen Begok eta biok han, bakoitza familia batean bizi izaten, umezain eta etxezain.

Dagoeneko hogeita sei urte igaro dira Vancouver utzi genuenetik, eta bertan ni bizi izandako familiaren etxean egongo gara, Prowse-tarrenean, oraingoan Miren alabarekin batera. Ez dakit astirik izango dugun nahi dugun guztia egiteko, baina hona itzuli aurretik nahiko nuke arineketan egin Stanley Park zoragarrian, erdiuharte bat, 10 bat kilometroko perimetroa duena.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/07/10 08:55:06.345 GMT+2
Etiketak: kanada uda vancouver | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak