Azken urteotako aurkikuntzarik gozoenetakoa da niretzat txokolate beltza. Arratsaldero, lanetik bueltatzen naizenean, bi xerra ogi eta bi ontza txokolate hartzen ditut, baso bat urarekin, sofan jarri, jeneralean telebistaren aurrean, eta patxadaz jaten dut. Atsegin handia hartzen dut hori egiten, ohartzen bainaiz txokolateak txute moduko bat ematen didala, premiazkoa egunaren ordu horietan, nekatuta iristen naiz-eta etxera.
Gezurra dirudi, zeren urte luzeetan apenas jan dudan txokolaterik, mutikoa nintzela Aretxabaletako dentista batek esan zidanetik txokolaterik ez jateko, haginak oso ahulak nituelako. Eta zelan beldur ikaragarria nien dentistei, bada urteetan egon nintzen txokolaterik probatu barik.
Gaur egun, ostera, delicatessen moduko bat da txokolate beltza, %70koa, Eroski markakoa. Mingots puntu bat dauka, oso erakargarria. Probatu, eta esango didazue.
2010/12/07 08:00:56.701 GMT+1
Txokolate beltzaren laudorioa
Nork: Joxe Aranzabal.2010/12/07 08:00:56.701 GMT+1
Etiketak:
txokolatea
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Probatuko dugu Joxe.
Iruditu zait txokolate beltza bezain gozagarria egiten zaizula jatekoa prestatu eta telebistaren aurrean esertzearen errituala, ezta?
Nork: .2010/12/07 08:51:39.335 GMT+1
Nork: Patxitrapero.2010/12/07 14:39:57.853 GMT+1
http://patxitrapero.blogspot.com
Nork: Joxe Aranzabal.2010/12/08 20:25:00.374 GMT+1
Nork: Nahikari.2010/12/11 22:00:07.794 GMT+1
www.goiena.net/blogak/begietatik