Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/10/15 08:11:21.330 GMT+2

Txatarra garestia

Atzo arratsaldean Steve Jobs Apple enpresako lehendakariak MacBook ordenagailu berriak aurkeztu zituen. Oraingoan, ahalegin handia egin omen dute hardwarearekin, ordenagailuak aluminiozkoak eta pieza batean eginak izango dira-eta. Jonathan Ive diseinu arduradunak ere laudorio itzelak egin zizkien ordenagailu berriei. Gainera, Nvidia txartelak eramango dituzte, bideo jokoak eta irudiak hobeto eta bizkorrago ikus daitezen. Horrezaz gain, LED pantaila bat izango dute, zeinaren bidez ordenagailua istant batean pizten baita, eta trackpad zabalago bat. Esandakoa: gehiena, hardwarea, txatarra.

Prezioak berriz, merkeenak 900€ (plastikozkoak), hurrengoak 1.650€tik gora eta garestiena 1.750€tik gora. Nire ustez, prezio horiek garestiak dira gaur egun, kontuan hartuta gero eta aplikazio gehiago ditugula hodei informatikoan, han, zenbait zerbitzaritan, eta ez gure ordenagailuetan ostatu hartuta. Ulertzekoa da Applen akzioak beheratu izana, adituek uste baitute krisialdi honetan Applen produktuak (jeneralean beste guztiak baino garestiagoak) gutxiago salduko direla.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/10/15 08:11:21.330 GMT+2
Etiketak: jobs apple macbook | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa Joxe,

MacBook berrien oinarrizko prezioa 1149 eurotakoa da. Garestia da,ados nago,  baina uste dut sarritan eramangarri baten ezaugarri nagusiaz ahazten garela: pisuaz.

Benetako eramangarri bat nahi duenarentzat (hau da, etxeko mahai gainean edukitzeko behar ez duenarentzat), pisu-prezio-kalitate erlazioan nahiko ondo dagoela iruditzen zait (uste dut 13ko MacBooka 2 kilo eskaxetan dabilela). Dena dela merkatu horretan lehiatzea gero eta konplexuagoa izango du ultra eramangarriak direla eta.



Nork: aitzol.2008/10/16 08:40:15.371 GMT+2
http://www.atxukale.com/blogak/kateitxik

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak