Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/09/08 08:00:26.824 GMT+2

Txara

Hiztegiak dio txara dela eremu bat zuhaiska asko hazten dituena. Sastraka berbaren sinonimoa izango litzateke. Elorrion txara eta txaraka izenekin izendatu da sastraka.

Luis Villasante zenak Axular liburuan dioenez, sara litzateke txara horren bariante bat. Era horretan, Lapurdiko Sara eta Mondragoeko Sara guneek (azken hau Kanpazarko gainetik hurbil) hortik jasoko zuketen izena, garai batean bazter horiek “dena oihana zirelakotz”. Zarautz ere, zara huts izango litzateke = puro jaral. Beti Villasanteren arabera (27.or.).

Kontua da Elorrion bazegoela eremu bat —Argiñetako nekropolira bidean, Bedoia baserriaren ondoan— mundu guztiak Txarie zeritzona. Harik eta inguru hartan txaletak egin ziren arte. Orduan, sasi ilustraturen bati otu zitzaion eremuari izena aldatzea, jasoagoa-edo egiteko. Harrezkero paper ofizialetan esaten diote “El Jaral de Bedoya”, horrelaxe, Caceresen balego bezala.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/09/08 08:00:26.824 GMT+2
Etiketak: txara sara elorrio jaral txaraka | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

"Jaral" hitza ez da gauza bera Bizkaian eta Caceresen.  Caceresen Cistus generoaren espezieen landareak ("jaras")dagoen tokia izendatzeko erabiltzen da. Bizkaian, ordea, Alonsotegin eta Sestaon gutxienez, "zarzal" esateko erabiltzen da gaur egun.
Jaral hitza, zaharra da Bizkaian.1647ko urriaren 24an “Escritura de Concordia” izeneko idazki bat sinatu zen Alonsotegi eta Arrigorriaga elizateen artean. Bertan, adibidez, hurrengoa agertzen da(http://ezagutubarakaldo.net/es/2009/07/20/alonsotegui/):

"Los vecinos de Arrigorriaga podrán retirar 950 cargas de carbón montazgo de estos lugares: 600 cargas del arbolar, jaral y bortal de entre el collado de Erkasti y sel de Beogorta y sel de Artiba y pieza de Artibazarra y el Egurbide de San Miguel de Basauri que se llama Artibaondo...."


Nork: Jabier Balentzia.2009/09/08 18:58:22.891 GMT+2

Konforme, Jabier. Eskerrik asko zehaztapenarengatik. Esan nahi nuen niri arrotz egiten zaidala “el Jaral de Bedoya” ikustea, betidanik Txarie esaten zen tokian. Besarkada bat.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/09/08 20:35:21.542 GMT+2
http://goiena.net/blogak/faroa

Bide batez:

Eibarren badago txara hitza erabiltzen duen lokuzio polit bat:

"Banoia txiri-txara txara txikira txoritxara"

Gehiago hemen:

Txiri-txiri

Nork: Gari Araolaza.2009/09/09 11:56:51.388 GMT+2
http://eibar.org/blogak/teknosexua

Oso polita, Gari, eskerrik asko. Eibarko saihesbidean ez dago kartel bat Txara markatzen duena?

Nork: Joxe Aranzabal.2009/09/09 13:25:50.235 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak