Egun hauetan Txantxibiri kalea, gurea, hankaz gora dago, langileak jo eta ke ari dira-eta, sanjuanak ondoren berau soilik oinezkoentzat izan dadin. Dena hankaz gora, baina kurioso, hemen ari diren langileak, portugesak gehienak, oso garbiak eta zainduak direlako. Eskerrik asko, Xose!

Erantzunak
Kaixo Joxe
Aspaldian nabil txantxibiri kantuaren bila. Interneten letra topatu dut, eta youtuben talderen bat a capela abesten.
Baina nahi nuke musikarekin, talderen batek abestuta. Badakizu zein diskotan dagoen?
Ondo segi.
Nork: maria agirre.2011/02/17 18:45:55.522 GMT+1
Ondo-ondo segi!
Nork: Joxe Aranzabal.2011/02/17 22:35:06.742 GMT+1
Eskerrikasko!
Edo.... Elorrioko Udalak hartu beharko du beregain kantuaren grabaketarena! Elorrioko tabernetan ere ez da entzuten? Beno, ikertzen jarraituko dugu.
Ondo jarraitu
Nork: maria.2011/02/21 09:25:04.712 GMT+1