Hainbeste urte igarota, azkenean egia bihurtu da Txantxibiri kaleko bizilagunen nahia, Elorrioko Udalak Txantxibiri oinezkoentzako bihurtzea.Atzo goizean hasi ziren zulagailuak lanean, 2010eko azaroaren 9an, eta, sanjoanak bitartean, zarata eta hautsa ugari izango dugu bazterrotan. Baina helburua lortzeko, beharrezkoa izango da ia zortzi hilabeteko gurutze-bidea pasatzea, ondoren kalea ederto geratuko da-eta, nahiz eta, oraingoz, udalak ez duen onartzen Txantxibiri izena, Berrio-Otxoa kalearen azken zati honentzat.
Hala ere, guk segituko dugu Txantxibiri kaleko jaia ospatzen, azken urteotan egin dugun legez.

Erantzunak
Nork: Mikel Liz..2010/11/10 08:16:53.290 GMT+1
http://eibar.org/blogak/lizarralde
Nork: Joxe Aranzabal.2010/11/10 12:44:54.653 GMT+1