Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/04/15 08:21:48.935 GMT+2

Txantxibiri aurrera doa

Txantxibiri, aurrera Noiz edo behin argazkiren bat ateratzen dut Txantxibiri kalean, gordetzeko zelan doazen lanak. Gaur goizean, ikusi dudanean auto bat zetorrela —pentsatu dut udaltzainak zirela—, argazki bat atera diot. Ertzaintzarena zen, ordea.

Autoa nire parera iritsi denean, geratu, ertzain bat irten eta nortasun txartela eskatu dit. Ea zergatik atera dudan argazki hori, etab., etab. Azkenean, barruko ertzainak ordenagailuan nire nortasuna egiaztatu ondoren, itzuli egin didate txartela, eta joan egin dira. Noiz normalduko dira gauza hauek?

Nork: Joxe Aranzabal.2011/04/15 08:21:48.935 GMT+2
Etiketak: lanak berrio-otxoa elorrio txantxibiri 2011 euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak