Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/10/07 07:08:07.553 GMT+2

Txakurra umedun?

Martin telesaila ikusten ari ginela —pozik, atal berriak iritsi direlako—, bat-batean Mariak harritu egin gintuen esan zuenean “txakurra umedun” zagoela. Berehala etorri zitzaidan gogora orain hamasei bat urte nik ere, Martinen lankideak nola, huts berdina egin nuela Arrasate Pressen nenbilenean.

Orduan idatzi nuen argazki baten oinean, non txakur bat agertzen baitzen kalean, txakur hura haurdun zegoela. Eta lasai asko geratu nintzen. Pare bat egun geroago baina, Karmelo Uribarren agertu zen erredakzioan eta galdetu zuen nork idatzi zuen hura. Nik, esan nion. Eta orduan azaldu zidan euskaraz animaliak ez direla haurdun geratzen, ernari baizik.

Zuzenketa: Lehen ernai neukan idatzita (esaterakoan tarteko -r- hori jan egiten dugulako), eta orain aldatu egin dut eta ernari ipini, Jabik beheko erantzunean arrazoi osoz iradoki didan moduan.

Nork: joxe.2006/10/07 07:08:07.553 GMT+2
Etiketak: etb karmelo arrasate-press martin | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nik uste dut ernari esan behar dela piztiei buruz ari garenean, hala esaten da behintzat gure Uribealdean (eta Elhuyarren ernai adi egotearen baliokide moduan azaltzen da).

Dena dela, Bizkaian ez, baina, entzun dut ekialdean haur dudarik gabe gizakumeei buruzkoa izanik, ume zehazgabea dela.

Nork: Jabi.2006/10/07 10:22:39.306 GMT+2
http://www.sarean.com

Arrazoi duzu, Jabi. Ondo idaztekotan, ernari jarri behar da. Nik ernai ipini nuen, ahoskatzerakoan tarteko -r- hori askotan jan egiten dugulako. Mila esker zuzenketarengatik.

Nork: Joxe Aranzabal.2006/10/07 10:41:24.907 GMT+2

Nork: janis.2006/10/07 23:52:34.575 GMT+2

Ez dut uste haurdun eta umedun gauza bera direnik. Haurdun gizakiekin baino ez da erabiltzen, ernari animaliekin eta umedun, berriz, biekin.

Nork: itziar.2006/10/09 15:32:27.653 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak