Gaur horietako hiru aipatuko ditut, eta konturatzen bazarete, hirurek erakusten digute badakitela zelan kudeatu “zarata” Twitter-en, hau da, mezu hutsalak. Zelan ulertu, bestela, hirurek jarraitzaile gehiago izatea eurek jarraitzen dituztenak baino? Hona hemen nire hiru twitterlari bikainak:
- Gari Araolaza (39 following, 86 followers) Ez du larregi twitteatzen, baina sarri oparitzen digu perlaren bat, irakurlea aberasten duen horietakoa, informazioa edo ikuspuntua bereziak ditu-eta.
- Chance Brown (91 following, 110 followers) Honek ere ez du asko twitteatzen, baina asko daki adimen mapen gainean, eta oso informazio ona eskaintzen du gai horretaz.
- Julen Iturbe (61 following, 340 followers) Hiruretan hauxe da gehien twitteatzen duena, eta honek ere irakurgai onak eskaintzen ditu, del.icio.us-en gordetzeko modukoak.

Erantzunak
Nork: Mikel.2009/02/11 09:31:44.033 GMT+1
http://eibar.org/blogak/lizarralde
http://twitter.com/Tyrexito
Mauro Entrialgo da komikilari eta twitterlari bikaina.
Nork: Goio A.2009/02/11 14:22:15.415 GMT+1
Stephen Fry aktoreak (eta teknologia zale amorratuak) 100.000 jarraitzaile baino gehiago ditu:
http://www.telegraph.co.uk/scienceandtechnology/technology/twitter/4436123/Stephen-Fry-exceeds-100000-Twitter-followers.html
Twiter-i buruz elkarrizketa (bideoa): http://news.bbc.co.uk/2/hi/entertainment/7845823.stm
Aurrekoan igogailuan preso geratu zen eta bertatik "blogeatzen" jarraitu zuen:
http://www.itproportal.com/articles/2009/02/05/stephen-fry-trapped-london-lift-enlists-nearly-500-followers-hour/
Nork: rushmore.2009/02/11 16:21:24.818 GMT+1
Nork: Joxe Aranzabal.2009/02/11 20:05:42.180 GMT+1
http://goiena.net/blogak/faroa