Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/03/26 08:00:25.186 GMT+1

Twitter informazio batzaileen ordez?

Sarea elkarrizketa dela sinistuta, atzo goizean galdera bat idatzi nuen Twitter-en:
  • Zenbat feed jarraitzen dituzue zuen informazio batzaileetan (Bloglines, Reader...)? Nik 73 ditut, baina gero eta gutxiago erabiltzen ditut.
Behin ordubete igarota, zazpi erantzun jaso nituen Twitter-en bertan, eta beste hiru Facebook-en, Ping.fm erabilita mezua Facebook-en ere agertu baitzen. Ez dago zalantzarik: sarea elkarrizketa da.

Ondorioak
Jasotako erantzunak kontuan hartuta, esango nuke oraindik ere erabiltzen ditugula informazio batzaileak, baina ez lehen beste seguruenik, gero eta selektiboagoak baikara feed kopuruarekin (hainbatek aitortu zuten garbiketa bat egin behar dutela, alegia feed gutxiagora harpidetu).

Oraindik ere informazio gehiena batzaileetan aurkitzen dugu, baina Beñat Unzuetak zioen moduan, "twitterretik espero ez dudan informazio gehiago jasotzen dut, nik bilatuko ez nuena".

Nork: Joxe Aranzabal.2009/03/26 08:00:25.186 GMT+1
Etiketak: batzaileak twitter | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak