Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/02/09 08:00:39.452 GMT+1

Twitter hobeto ulertzeko

Nire nabigatzaileko gogokoen artean, badaukat karpeta bat “Twitter” izenarekin, eta hor, Twitter beraz gain, hainbat aplikazio ditut gordeta, laguntzen didatelako Twitter hobeto ulertzen.
  • Splitweet. Oraingoz bi kontu ditut Twitter-en, eta aplikazio honek laguntzen dit biak batera kudeatzen. Euskaraz dago, gainera.
  • Twitter Search. Oso baliagarria jakiteko Twitteren zer esaten den zutaz edo zure intereseko gaiez. Horretarako, nahikoa da hitz bat sartzea bilatzailean, eta search sakatzea. Hala ere, Twitter Search bilatzaileak beti adierazten du zeintzuk diren unean uneko gai jorratuenak Trending topics atalean.
  • Twitter Alerts. Google Alerts hark bezala egiten du lan. Sartu bertan hitz bat edo izen bat, eta Twitter Alerts-ek mail bat bidaliko dizu Twitter-en izen horrekin zerbait bilatzen duen aldiro.
  • TweetStats. Jakin nahi baduzu gehiago zure jarduerari buruz —edo beste inorenaren gainean— sartu hor zure erabiltzaile izena —edo beste inorena—, eta era guztietako datuak agertuko zaizkizu: zer egunetan twitteatzen duzun gehien, zer ordutan, norekin duzun harreman zuzenena, etab. Datu piloa erakusten du, indiskretoa izateraino.
  • Twittervision. Hauxe da denetan politena, erakusten baitu munduko mapa baten gainean, non ari den jendea twitteatzen, eta zertaz.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/02/09 08:00:39.452 GMT+1
Etiketak: twitter aplikazioak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Kaixo Joxe:

Oso zerrenda interesgarria, baina nik Twitterfall gehituko nuke.

Gune horretan, zuk hautatutako hitz gakoen jarraipena egin dezakezu. Gainera, beste parametro batzuk ezartzeko aukera ematen du, hala nola; eguneraketaren maiztasuna, hizkuntza (euskara ez dago), geolokalizazioa...

Nork: Magic.2009/02/09 09:11:14.040 GMT+1
http://jakintza.net

Mila esker, Magic! Gaur arratsaldean hori erabilita jarraitu dut Kindle 2 irakurgailuaren aurkezpena. Gorde dut Twitter karpetan, nire gogokoenetan.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/02/09 22:25:27.660 GMT+1
http://goiena.net/blogak/faroa

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak