Atzo Twitter zelan erabili erakutsi nien ikasleei, Web 2.0 ikasgaiaren barruan. Hogeita hamar ikastetatik, batek bakarrik zuen Twitter kontu bat, baina orain astebete egina. Denek ezin izan zuten kontua sortu —batzuetan, IP bera erabiltzeak arazoak sortzen dizkigu zenbait eragiketa egiterakoan—, baina uste dut interesez hartu zutela aplikazioa. TinyURL ere azaldu nien, inork ez baitzuen horren berri. Goiko aurkezpen hau erabili nuen gaia lantzeko.
2009/04/23 08:00:15.904 GMT+2
Twitter eta TinyURL
Nork: Joxe Aranzabal.2009/04/23 08:00:15.904 GMT+2
Etiketak:
twitter
tinyurl
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Nork: Iban Arantzabal.2009/04/23 10:22:24.890 GMT+2
http://www.arantzabal.com
Gainera, TinyURL baino karaktere gutxiago ditu ttiki.com bitartez eginiko loturak.
Ona da alternatiba eta aukera desberdinak izatea, ez?
Nork: mikel.2009/04/23 10:51:30.657 GMT+2
http://hamahiru.org
Mikel: mila esker ttiki.com aipatzearren. Ez nuen ezagutzen, baina hemendik aurrera kontuan izango dut.
Nork: Joxe Aranzabal.2009/04/23 15:51:08.700 GMT+2