Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/02/03 07:35:57.088 GMT+1

Twitter erako eguneroko aspaldikoa

1937tik 1941a bitartean, Genny Spencer gazteak ohitura hartu zuen egunerokoa idazteko. Gennyk 12 bat urte izango zituen artean, De Soto herrian bizi zen, Illinois estatuan, eta oso ohar laburrak idazten zituen bere inguruan gertatutakoaz. Hirurogeita hamar urte geroago, bere ondorengoek aurkitu zutenean egunerokoa, konturatu ziren 30. hamarraldiko Twitter erako kontakizuna zela. Hori dela-eta, erabaki zuten kontu bat irekitzea Twitter-en, bertan Genny gaztearen kontakizuna isurtzeko.

Beheraldi ekonomikoan murgilduta zeuden, eta bizimodua ez omen zen bat ere erraza inguru haietan. Mezu batek horrela dio:
  • Mark Patterson jaunak bere buruaz beste egin du pistola batekin. Aita herrira joan da. Iluntzean Vernon Gardin etorri da gurera.
Genny Spencer gaztearen kontakizunak arrakasta izan du. Dagoeneko 1.213 jarraitzaile ditu, nahiz eta kontua orain dela ez asko ireki zen. Euskal Herrian izango dira, bada, antzeko istorioak.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/02/03 07:35:57.088 GMT+1
Etiketak: genny twitter | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak