Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/04/03 08:00:31.327 GMT+2

Twitter, bilatzaile eta guzti

Twitter berritua Ezarian-ezarian, Twitter ari da aldaketa nabarmenak egiten bere webgunean, batez ere azken hilabetean. Nire kontuan, hiru berritasun ditut aipatzeko:
  1. Lauki bat, Twitter-en beste zerbitzu batzuk iragartzeko: Twi-stor-i, etab.
  2. Bilatzailea. Orain hiru bat egun agertu zitzaidan, orriaren eskuin aldean. Lehen Twitter Search-en egiten nituen bilaketak, orain Twitter-en orri nagusian egin ditzaket.
  3. Gai beroak. Bilatzailearekin batera agertu zitzaidan, justu haren azpian, eta hor zerrendatzen dira une horretan zer gai dauden puri-purian Twitter-en.
Irakurri dudanez, azken bi berritasun horiek oraingoz zabaldu dira erabiltzaile gutxi batzuen artean bakarrik, seguruenik Twitter kontuari jarraitzen gatzaizkionen artean.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/04/03 08:00:31.327 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak