Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/10/10 07:51:22.821 GMT+2

Tostoia 2.0

Atzo ireki zen modu ofizialean 2008-2009 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean. Ekitaldia hasi orduko ikusi nuenez luze joko zuela, mapa kontzeptual bat egiten hasi nintzen gure departamenduan sortu berri dugun Glosategiaren inguruan: zertarako, zabalkundea, barne sustapena, erabilerak, etab. Konturatu orduko, estrategia oso bat nuen antolatuta.

Txosten akademikora iritsi ginenean, arretaz entzun nion David Sanchez lankideari, Web 2.0 izan baitzuen hizpide, nahiz eta berak beste modu batean izendatu zuen: "2.0 enpresa: atomoetatik eta bit-etatik harantzago". Ondo egon zen David, baina ez dakit zenbateraino ulertu zioten hango askok.

Berriro nire mapan murgilduta nengoela, Iosu Zabala errektorearen hitzek asaldatu ninduten. Natibo digitalez eta etorkin digitalez hasi zen hitz egiten, eta bien artean dauden aldeez. Harritu egin nintzen, uda honetan asko irakurri dudalako gai horren inguruan, Marc Prenskyk behin eta berriro aipatzen baititu kontzeptu horiek bere azken liburuan. Geroago, Mendeberri 2.0 ere aipatu zuen errektoreak, argi du-eta Mendeberri egitasmo pedagogikoari erantsi nahi dizkiola Web 2.0 teknologiak, hauek partehartzea eta partekatzea baitakarte.

Eskerrak ordurako nire mapa kontzeptuala ia amaitua nuen, zeren orduan Juan Jose Ibarretxeren txanda etorri zen, eta lehendakariak ez zigun atsedenik eman. Spielbergen filmetan nola, ezustekotik ezustekora eraman gintuen: Zapaterori egurra eman zion, "latigo", gainera, nire lagun batek esaten duen moduan; nazioarteko finantza sistemari ere, egurra; zer esanik ez Europako Batasunari, bere politika ekonomikoagatik. Lo zeudenak esnatu egin ziren, eta aspertuak, piztu. Adrenalina jaisteko, berriz, bukaeran musika klasikoa.

Zenbait lankideri ez zitzaien ondo iruditu Ibarretxeren portaera, unibertsitate ekitaldi batean hitz egin zuelako. Niri, berriz, berdin dit, denek baliatzen baitituzte horrelako ekitaldiak beren espitxak egiteko. Hori bai, denok bat etorri ginen: ekitaldia tostoi galanta izan zen, bi ordu eta erdiko tostoia. Eskerrak nik ere aprobetxatu nuela mapa kontzeptual txukun bat egiteko. Orain, MindMeisterrera pasatuko dut, txukun-txukun, eta gero saiatu horko apunte guztiak gauzatzen.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/10/10 07:51:22.821 GMT+2
Etiketak: mu web2 mondragon 0 | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Kaixo Joxe, eskerrikasko zure interesagatik. Ea egunen batean elkartzen garen gauza guzti hauetaz hitz egiteko lasaitasunakin

Nork: David Sanchez Bote.2008/10/10 12:18:31.790 GMT+2
dsanchez. blogs.mondragon.edu

Beraz ez zen horrelako hitzaldirik egon.

Nork: Mikel L..2008/10/10 13:56:45.697 GMT+2
http://eibar.org/blogak/lizarralde

Aupa, Mikel! Hitzaldi hori, Steve Jobsek emandakoa, hainbat aldiz ikusi dut, eta oso ona da, nahiz eta bera modu bitxi horretan jantzita agertu.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/10/17 10:36:03.364 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/leihoa

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak