HTC konpainiak Tatoo telefonoa aurkeztu du, Android sistema eragilearekin. Atentzioa eman dit, zeren, iragarri dutenez, aske salduko dute, derrigorrean telefono konpainia bati lotuta egon beharrik barik, aintzat hartzeko prezioan: 300 euro inguru.Enpresak, gainera, esan du bai hardwarea zein softwarea pertsonalizatu ahal izango direla telefono honetan, hortik Tatoo izena, tatuajea. Kontuan izanda ezaugarri horiek, eta izango dituela Google Calendar, Gmail, Maps eta beste hainbat zerbitzu, hala nola lotura Twitter, Facebook eta beste sare sozialekin, hasi naiz pentsatzen nire hurrengo telefonoa Tatooren antzekoa izan daitekeela.

Erantzunak
Nork: erral.2009/10/07 08:11:48.337 GMT+2
http://eibar.org/blogak/erral
Oraintxe eguneratu dut 3.1era eta fenomeno dabil. Nirea ez da G3, baina moldatzen naiz. Eta zenbat mila aplikazio ditudan eskura...
Joxe, benga, iPhone bat BEHAR duzu ;-) Entzuten ote dago Bego... :-)
Nork: Iban Arantzabal.2009/10/07 10:23:23.606 GMT+2
http://www.arantzabal.com
Nork: Joxe Aranzabal.2009/10/07 12:00:53.951 GMT+2
Nork: Joxe Aranzabal.2009/10/07 14:54:18.390 GMT+2