Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/09/14 08:00:19.827 GMT+2

Sopranotarrak

Azken hil honetan The Sopranos telesaila ikusten ari naiz etxean, eta, egia esan behar badut, izugarri ari naiz gozatzen. Trama gustatzen zait, baina baita hari nagusiaren inguruan dauden xehetasun txikiak ere. Oso ondo dago eginda.

Aurretik ideiarik ere ez nuen telesail horren inguruan, baina Aitor Arregik esan zidan oso ona zela, eta merezi zuela ikustea —inguruan zinezale handiak izatearen abantailak.

Halako batean, aprobetxatuta fakultatean zeudela lehen urteko atal guztiak, hartu egin nuen sorta osoa. Abuztuan ikusi nuen osorik, azken astean. Orain bigarren urtekoak ikusten nabil, hauek Aitorrek berak utzita. Ikusten baduzue, ez zarete damutuko.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/09/14 08:00:19.827 GMT+2
Etiketak: sopranotarrak hbo | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nork: Unai.2009/09/14 09:09:37.361 GMT+2
gasteizen.blogspot.com

 

Joxe, eta oraindik Sopranotarrekin gozatzeko gelditzen zaizuna!  Stevenson idazleari behin irakurri nion bera txikia zela, aitonak esan ziona, bere biloba "Mila eta bat gau" irakurtzera zioala ikusi zuenean.

"Istorio zoragarri hori lehen aldiz deskubritzera zoazen honetan, zelako inbidia ematen didazun!".

Ba horixe.

 

 

Nork: Aitor.2009/09/14 09:44:17.868 GMT+2

Urte bat baino gehiago ibili naiz Bartzelonako liburutegietan DVDen atzetik, baina hartuta zeuden beti... Azkenean uda honetan lortu ditut lehenengo atalak, eta jadanik bigarren urtekoekin nago.... Oso ona.

Nork: oier u..2009/09/14 13:23:37.580 GMT+2
http://anpulubila.tximinia.net

Guztiek oso ongi hitz egiten dute telesai honi buruz, baten batzuk ikusi ditut eta egia esan beharra dago lan txukuna egin dutela.
Genero guztiz ezberdina da, baina The IT Crowd eta The Big Bang Theory ere oso telesai ederrak dira, nire ustean behintzat.

Nork: A29.2009/09/15 10:17:58.933 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/29A

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak