Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/12/05 08:00:56.769 GMT+1

Soprano zaleen bazkaria

Soprano zaleak Mendigoian The Sopranos telesaila osorik ikusi dugula-eta, atzo bazkaltzera joan ginen Aitor Arregi, Goio Arana eta hirurok. Telesailaren atalak ikusi ahala, askotan hitz egin dugu New Jerseyko mafiosoen gorabeherez. Baina tarte bat hartu nahi genuen honetaz eta hartaz berba egin eta, aldi berean, amaiera ospatzeko.

Gurean lau hilabete izan gara Sopranotarrak ikusten, egunean atal bat, hor nonbait. Afal ostean harrikoa egin, eta ondoren telebistaren aurrean jartzen ginen Bego eta biok, patxadan, telesaila ikusteko. Etenik barik eta publizitate gabe. Amaitu, ikusitakoaren gainean hitz egin, eta ohera. Horrela, joan den astea arte.

Biharamonean, berriz, Aitor Arregirekin komentatzen nituen bezperan ikusitakoak. Nire zorionerako, Aitorrek zinema zale handi baten ikuspegia eransten zion ikusitakoari. Eta, geroago, polita izan da ikustea Goiok zelan erantzuten zuen ikusitakoaren aurrean, gu baino atzerago ari zen-eta telesaila ikusten.

Aitorrek erein du ikusminaren hazia gure departamenduan, Ikus-entzunezko komunikazioan, eta orain beste lankide batzuk ere ari dira Sopranotarrak ikusten. Guri dagokigunez, pentsatu dugu beste inork nahi badu gure kofradian sartu, telesail osoa ikusitakoan bazkari bat ordaindu beharko digula hiruroi, Sopranotarren tradizioari jarraiki. Eta horrela kofrade gai guztiekin. Amen.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/12/05 08:00:56.769 GMT+1
Etiketak: sopranotarrak goio_arana hbo aitor_arregi | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ederki pasatu genuen, mila esker gonbidapenagatik!

Nork: Goio Arana.2009/12/05 20:17:59.881 GMT+1

Komentatu izan dut, baina nik ere orain dela gutxi amaitu nuen ikustez. Amaitu ondoren arratsalde osoa pasatu nuen interneten bukaerari buruzkoak irakurtzen....

Benetan gustatu zait telesaila, erabat gomendagarria, eta egunen baten beste behin ikus daitekeena!

Nork: oier u..2009/12/07 15:52:46.635 GMT+1
http://anpulubila.tximinia.net


Ederki egon ginen, bai.

Bazkari  Toni eta bere bi sendiei ohorez topa egiteko. Ze plan ona!

Badago bizitzarik The Sopranos-en ostean? The Wire eta Six feet Under zai daukazue!




Nork: Aitor.2009/12/09 10:40:02.164 GMT+1

Zure interesako izango zaizulakoan...
http://www.casadellibro.com/libro-los-soprano-forever/1614854/2900001349969
Eta Aitorren zerrendan jartzeko bat: The Shield...

Nork: P..2009/12/18 12:19:18.503 GMT+1
www.ttantta.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak