Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/02/19 07:45:00.368 GMT+1

SlideShare, orain bideo eta guzti

Aurkezpen askok bideoa izaten dute txertatua. Beste zenbait, bideo moduan partekatzen dira. Zenbaitetan, nahiko zenuke bideo bat txertatu aurkezpen batean, edo film zati bat. Urtarrilaren amaiera ezkero, SlideShare zerbitzuak aukera ematen du horretarako. Eta erraza dirudi. Bideo bat igo ondoren, egin klik "Edit YouTube" fitxan, aukeratu aurkezpena, eta bertan itsatsi YouTuben kopiatutako kode zatia. Ondoren, aukeratu zein diapositibatan sartu nahi duzun bideoa, eta kito. Hau guztiau argiago ikusteko, ikusi goiko aurkezpena; pantaila bideo bat dauka, prozesua azaltzen.

SlideShare bloga
Irakaslea bazara, edo irakasle izan barik  ere aurkezpenak interesatzen bazaizkizu, gomendio bat: harpidetu SlideShare blogera, informazio asko eta ona baitakar zelan hobetu aurkezpenak, eta adibide bikain mordoa eskaintzen baititu, adibidez, Shift Happens hau, non esplikatzen baita zer aldaketa gertatzen ari diren munduan.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/02/19 07:45:00.368 GMT+1
Etiketak: slideshare youtube | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak