Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/09/03 09:08:53.925 GMT+2

Siesta

Astelehenean Loiun izan nintzen, aireportuan, bi ikasle jaso behar nituen-eta Herberehetakoak, gurera baitatoz Erasmus egitasmoaren barruan. Neska eta mutila dira, jatorrak oso, eta jakin-min handikoak Euskal Herriaren gainean. Paraje menditsuak eman zien atentzioa, Euskalduna eta Guggenheim inguruen ederrak eta eguraldi onak.

Galdera asko zituzten niretzat: euskara, borroka armatua..., baina harrigarriena bukaeran egin zidaten, Arrasatera iristen ari ginela: egia da hemen mundu guztiak siesta egiten duela? Hori zekarten buruan, nonbaiten irakurrita seguruenik. Espero dezagun lau hilabete hemen eginda, beste irudi bat eramango dutela euskaldunoi buruz.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/09/03 09:08:53.925 GMT+2
Etiketak: huhezi siesta erasmus | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Eta zer du ba txarra siestak?
Ongizate gizartearen adierazpidetzat daukat nik.
Gura nuke, beti astia izatea ordu erdiko loalditxoa egiteko.
Nire inguruan, ondo bizitzearen sinonimo osasuntsua da siesta.
Aitortzen dut, patata tortila ere oso gustuko dudala.

Nork: iPtx.2008/09/03 17:10:28.566 GMT+2
http://www.irratia.com

Arrazoia iPtxk! Siesta sarriago egingo bagenu, hobe danontzat. Ibarretxek ere hobe egingo luke siesta aldarrikatuko balu. Ondoloin.

Nork: pikolin.2008/09/03 17:15:56.546 GMT+2

Neuk ere eskertuko nuke egunero bazkalostean hamar minutuko atseden aldi bat, etzanda, nahiz eta lorik egin ez. Eta horrela esan nien. Bistan da ez nuela asmatu “espero dezagun…” hori idatzi nuenean, esan bainuen bueltatzen direnean beste irudi bat eramango dutela gutaz, ohartuko baitira hemen oso jende gutxik egiten duela siesta, garai batean ez bezala. Eskerrik asko zuen zehaztapenengatik.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/09/03 22:46:47.926 GMT+2
http://goiena.net/blogak/faroa

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak