Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/01/11 07:51:19.821 GMT+1

Seguru asko, ez da egongo Jainkorik

Gustatu zait Ariane Sherine kazetari britainiarrak Londresko autobusetan abiatu duen kanpainaren leloa: “Seguru asko, ez da egongo Jainkorik. Utzi kezkatzeari, eta gozatu bizitza”.

Mezu positiboa eta neurtua da, garbi uzten baitu tronpatzeko aukera, alegia, egon daitekeela Jainkoa. Aitzitik, Elizak sekula ez du hitz egiten probabilitateen gainean, eta inoiz ez du ñabardurarik onartzen. Anjel Lertxundik atzo gogorarazi zigun moduan, Vatikanok estupido deitu die Bartzelonako autobus ateoen antolatzaileei, ekimenak Londrestik Bartzelonarako bidea egin baitu, “gaurdaino inork ez du demostratu ez dagoela Jainkorik” esanda. Eta nork demostratu du badela Jainkorik?

Bejondeiela Ariane Sherine eta bere kideei. Ea noiz ikusten dugun mezu hori Euskal Herriko autobusetan ere, eta euskaraz.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/01/11 07:51:19.821 GMT+1
Etiketak: bartzelona londres jainkoa sherine | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...Bide batez, hartu duzue parte?) Joxe Arantzabalek Faroan komentatutako kanpaina bitxia: &8220;Seguruenik ez dago jainkorik. Utzi kezkatzeari eta gozatu bizitza&8221;

Erreferentzia: Teknopataren txokoa > Blogariak Amaraunean, 2009/01/11 2009/01/11 23:14:24.525 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak