Asteburu honetan
Stefan Zweig idazlearen liburu bat irakurri dut:
Castellio contra Calvino. Conciencia contra violencia. Saiakera horretan Zweigek
Sebastian Castellio humanistaren defentsa sutsua egiten du, ausartu zelako bere ahotsa altxatzera
Calvino tiranoaren kontra, honek
Miguel Servet mediku eta teologo espainiarra sutan hil zuenean Genevan, XVI. mendean.
Beste behin, Zweigen prosak harrapatu egin nau, baina ez prosak bakarrik, baita hasiera-hasieratik ikusteak zelan egiten duen tolerantziaren alde eta intolerantziaren aurka. Saiakera bat da, baina ia-ia eleberri bat moduan irakurtzen da, hain dago-eta ondo idatzita. Ahal baduzue, irakurri.
Idatzi artikulu bat