Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/06/13 08:00:21.848 GMT+2

Scribd liburuak saltzen hasi da

Orain arte, dokumentuak partekatzea izan da Scribd online zerbitzuaren helburua. Aste honetan, ostera, liburu denda digitala ireki du. Ez edozelan, gainera, Simon & Schuster argitaletxe handia bertan hasiko da-eta liburuak saltzen, tartean Stephen King eta Chelsea Handler idazle ospetsuen liburuak. Horrezaz gain, argitaletxe horrek eskainiko ditu Scribd zerbitzuaren webgunean milaka eta milaka liburu-pasarte, eta horiek lotura egingo dute Simon & Schuster argitaletxearekin.

Orain arte argitaletxeek gogor egin dute Scribd zerbitzuaren aurka, leporatu izan baitiote bere zerbitzuan jaits zitezkeela liburu askoren edizio piratak. Ikusita negarrak ezer gutxirako balio duela, euretariko bat, handienetakoa, ausartu egin da demonioarekin bat egitera, Scribd zerbitzuarekin alegia. Amazonek, aurkari bat gehiago izango du, eta ez edozelangoa.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/06/13 08:00:21.848 GMT+2
Etiketak: liburu_digitalak scribd | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak