Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/11/05 08:54:13.148 GMT+1

Sarelari eta sarezale

Eskola batean irakasleak 17 urteko mutil bat harrapatu du mezuak bidaltzen eskuko telefonotik. Zuzendariarengana bidali du. Honek diotso irakasleari jartzeko arreta, ez segapotoari. Baietz buruaz ikasleak, baina zuzendaria konturatu da ikaslearen atzamarrak jo eta ke ari direla telefonoan. Zuzendariaren errieta entzun bitartean ere, ikaslea mezuak bidaltzen.

Horrelakoak dira gaur egungo gazteak, asko bai behintzat. Ikasi dute gauza bat baino gehiago egiten, eta praktikan jartzen dute, ia ohartu barik ere. Hiperkonektatuta daude, baina hori naturala da eurentzat. Gu, berriz, amorratzen jartzen gara, irakasleok barne.

Guk orduak egin ditzakegun bitartean telefonoz hitz egiten, gazteak gai dira di-da esaldi laburretan komunikatzeko. Guk hierarkiaren kanalak darabiltzagun bitartean, lantokian dibidez, gazteek zuzenean jotzen dute arduradun nagusiagana, behar izanez gero, mezu bat bidalita.

Begitantzen zait irakasleok ahalegin berezia egin behar dugula ulertzeko gazteek zelan komunikatzen duten elkar eta integratzeko haien abilidadeak eskola orduetan ere. Zuei zer iruditzen zaizue?

Nork: Joxe Aranzabal.2009/11/05 08:54:13.148 GMT+1
Etiketak: sarelariak sarezaleak | Permalink | Erantzunak (7) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Utzikeria ala gaitasuna bi gauzak egiteko. Teknoloji berriak behar beharrezkoak dira , hala ere hauek gehiegi erabiltzeak kaltegarriak direla uste dut gazteen garapenerako. Ingelesen hitz berri bat jarri zaio ordenagailu aurrean denbora asko pasatzen duenari: mouse potato, Coach potato ren antzerakoa baina ordenagailuarekin erlazionatuta. 

Nork: Iagoba.2009/11/05 10:14:36.930 GMT+1

Ados nago zerbait muturrera eramatea ez dela ona, baina askotan itxurak ez digu uzten bereizten zer dagoen atzean. Gure lana, besteak beste, horixe izango da: saiatzea ulertzen gazteak zertan datozen desberdin, zelan darabiltzaten teknologia berriak eta horrek zenbateraino aldatzen dituen sozializatzeko orduan. Hori ulertzeaz batera, ondorioak atera beharko ditugu ea gure irakasteko modua egokia den.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/11/05 11:29:53.675 GMT+1

Arrazoia duzu. Baina edadez aurrera goazenok holako jarreren aurrean haserretu egiten gara. Dena den, gauza denak daukate bere neurria. Denak horrela hasiko balira, irakaslea soberan legoke.
Egia da hemendik urte batzutara, matrikulatuta dauden ikasleak ez direla klaseetara joango, bat edo bi joango dira eta besteei pasako dizkiete apunte eta... Gehiago Irakurri abar internet bidez. Noren klaseetara joango dira? Aportatzen duten irakasleen klaseetara. Eta guk irakasleok zer? Bada, aldatu egin behar eurak aldatzen diren bezain azkar.

Nork: Iñaki Gaztañaga Txintxurreta.2009/11/05 11:47:32.873 GMT+1

Ez dakit justu-justu nondik nora joango diren gauzak, Iñaki, baina irakasleok ahalegin berezia egin beharko dugu ulertzeko gazteak eta egokitzeko gure irakasbideak haien moldera. Ez da lan makala izango.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/11/05 11:48:34.937 GMT+1

Benetan interesgarria diozuena. Kontua da formakuntza ezagutzen dugun bezala etorkizun  gutxi duela, tiitulua besterik ez bada. Eta ikastea esperientzia batean bihurtzen badugu, non arlo akademikoa bermatzeaz gain  beste gai extra-akademikoak jorratzen ditugun?. Posible da unibertsitatea dibertigarria izatea?. Holako unibertsitate bat lortuko al dugu...

Nork: Mikel Mesonero.2009/11/05 19:12:42.446 GMT+1

Kapazitatea, egokitasunarekin uztartu behar da. Komunikazioa ez da bakarrik informazioa elkartrukatzea, sedukzioa ere komunikazioaren parte ezinbestekoa da: zuri bizkarra ematen dizun norbaitek nekez seduzituko zaitu, esaten ari zeran guztia jasotzeko gauza bada ere. Gazteak izango dira gai lau gauza batera egiteko, baina oinarrizkoenak ihes egiten badie, ez dira oso urrutira iritsiko.

Nork: Patxi.2009/11/06 13:26:07.143 GMT+1
http://patxitrapero.blogspot.com

Gazteak eta teknologiak ezagutu behar dira, sakon! Baina irakaslea ez da beti ikaslearen laguna izan behar. Irizpideak eta helburuak markatu behar ditu. Ikastea ez da beti dibertigarria. Beste gauza bat da askoz gehiago ikasten dela ekintzen bitartez eta ez espektadore huts izanda.

Eta kontuz teknomenpekotasunarekin, gero eta gazte gehiagok dute sintomarik: kontzentrazio-falta, atseden ezin hartu... Agian ikasle horrek mota horretako menpekotasuna du. Irakasleen lana ere bada halako kasuak detektatzea eta zuzentzen laguntzea

Nork: Iñaki.2009/11/06 16:44:19.280 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak